ebook img

MIGRAZIOAK Mugikortasun berriak mugitzen ari den munduan MIGRAZIO AK PDF

238 Pages·2007·0.9 MB·Dutch
by  
Save to my drive
Quick download
Download
Most books are stored in the elastic cloud where traffic is expensive. For this reason, we have a limit on daily download.

Preview MIGRAZIOAK Mugikortasun berriak mugitzen ari den munduan MIGRAZIO AK

556x 240 portada libro:Maquetación 1 16/3/07 11:01 Página 1 n a u d n u m n e d ri 1 a n e Argitalpenak: Giza migrazioak garrantzi handiko gertakariak dira gaurko z 2004. urtean Ikuspegik (Immigraz io a- t munduan. Izan ere, egun nagusi diren hainbat faktorek inoiz ez gi ren Euskal Behatokia) bere ibilbidea EAE-ko biztanleek atzerriko etorkinei u bezala bultzatzen dute giza mugikortasuna: eskualdeen gara- m hasi zuen. Ikuspegik gauza ororen gai- buruz dituzten pertzepzioak, balioak pen-maila desberdinek, nazioen elkarrenganako mendekota- netik ikerketa-tresna izan nahi du. Bere eta jarrerak, Bilbao, 2005. k sun ekonomikoak, komunikabideen eta garraioen aurrerakun- a helbururik garrantzizkoenak honakoak i Atzerriko immigrazioa Euskal Auton o - tzak, etorkinek beren familiekin bizitzeko duten eskubidearen rr dira: ikerketak burutu, nazioarteko mia Erkidegoan, 2004ko urtekaria. aitorpenak, munduan zehar gero eta ugariagoak diren gatazkek be migrazio-fluxuak aztertu, prestakunt za- Bilb ao, 2005. –horien eraginez, gero eta gehiago dira errefuxiatuak edo des- n ikastaroak eta nazioarteko jardunaldiak plazatuak– eta abarrek. u antolatu eta, batez ere, immigrazioaren Immigrazioaren Begiradak Bilduma. s a alorrean eskumena duten eragile ez- t Egoera horren aurrean, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal r berd inak (adm in istrazio ezberdinak, o Behatokiak, 2003an sortu zenetik, helburu nagusitzat du ger- k prof esional eta gainerako gizarte-eragi- i takari hori hobeto ezagutzeko ekimenak bultzatzea. Hain zu- g u leak) informazioz hornitu. zen, ekimen horietako bat da 2005eko maiatzaren 31tik ekai- M naren 2ra Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu zuen Nazioarteko Konferentzia: Migrazioak: gaur egungo joeren beha- K keta eta azterketa izenekoa. A MIGRAZIOAK Cristina Blanco Euskal Herriko Unibertsitateko Migrazioen O Soziologiako irakaslea da eta edizio honen arduraduna. I Mugikortasun berriak Z A mugitzen ari den munduan R G Cristina Blanco Fdz. de Valderrama (arg.) I M ) g. r a ( o c n a Bl a n ti s ri C salud_v10:Maquetación 1 26/03/2009 12:41 Página 178 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 1 MIGRAZIOAK Mugikortasun berriak mugitzen ari den munduan Cristina Blanco Fdz. de Valderrama (arg.) 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 2 Argitaraldia: 2006ko azaroa Ale-kopurua: 300 ale Argitaratzailea: Ikuspegi. Immigrazioaren Euskal Behatokia Fotokonposizioa: MARRA Inprimatzea: ITXAROPENA, S.A. Araba kalea, 15. 20800 Zarautz (Gipuzkoa) ISBN: 84-8373-879-1 Lege-gordailua: BI-2762-06 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 3 Aurkibidea Aurkezpena 7 1. Sarrera. Mugikortasun gero eta handiagoa 9 eta migrazio-ikuspegi berriak Cristina Blanco Lehen zatia Migrazio-fluxu eta -sare garaikideak 29 2. Nazioarteko Migrazio-Joerrak, 1980. urtetik 31 Hania Zlotnik 3. Migrazio-sareak, garapen-baliabidetzat: diru-bidalketez harago 49 Kathleen Newland 4. Europa eta immigrazioa: harreman gatazkatsua 75 Joaquín Arango Bigarren zatia Zaurgarritasun handiko taldeak 89 5. Asiloa Europan eta konbergentzia globala: 91 errefuxiatuak, lehen heroi, orain paria Daniele Joly 6 Lau arrazoi legez kanpoko immigrazioari 109 buruzko gogoeta egiteko. Antonio Izquierdo 7. Pertsonen salerosketa kontzeptua 127 eta migrazio-agendan duen lekua: Andeetako herrialdeen kasua Dolores Cortés 3 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 4 Hirugarren zatia Migrazio-modu berriak 147 8. Lehia orokorra langile kualifikatuak lortzeko 149 Manolo Abella 9. Emakumeen migrazio-fluxuen garrantzia 167 Trinidad L. Vicente Laugarren zatia Migrazioaren errealitatea kudeatzeko 191 ereduak eta ekimenak 10. Immigrazioa eta herritartasuna, Britainia Handian 193 John Rex 11. Bernako Ekimena eta Migrazioaren Kudeaketarako 207 Nazioarteko Agenda Michele Klein Solomon 12. Ondorioak 221 Ana María Mendieta Egileak 229 4 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 5 Aurkezpena Giza migrazioak garrantzi handiko gertakariak dira gaurko munduan. Izan ere, egun nagusi diren hainbat faktorek inoiz ez bezala bultzatzen dute giza mugikortasuna: eskualdeen garapen-maila desberdinek, nazioen elkarrenganako mendekotasun ekonomikoak, komunikabideen eta garraioen aurrerakuntzak, etorkinek beren familiekin bizitzeko duten eskubidearen aitorpenak, munduan zehar gero eta uga- riagoak diren gatazkek –horien eraginez, gero eta gehiago dira errefuxiatuak edo desplazatuak– eta abarrek. Euskal Autonomia Erkidegoan ere nabari da gertakari horien guztien eragina. Etorkinek oraindik lurralde hau kokaleku nagusitzat hartu ez badute ere, kontuan hartu behar da etorkin gehien hartzen dituen eremuaren baitan dagoela; horren- bestez, Euskal Autonomia Erkidegoan ere etorkinen fluxua asko handitu da azken 10 urteotan. Egoera horren aurrean, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, 2003an sortu zenetik, helburu nagusitzat du gertakari hori hobeto ezagu tzeko ekimenak bultza- tzea. Hain zuzen, ekimen horietako bat da 2005eko maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu zuen Nazioarteko Konferentzia: Migrazioak: gaur egungo joeren behaketa eta azterketa izenekoa. Ekimen horren helburu nagusia immigrazioaren errealitatea, fenomeno sozial glo- bala, euskal herritar guztiengana hurbiltzea zen. Izan ere, ez gau de oraindik oso ohituta fenomeno hori gure artean ikusten, baina horixe ekartzen dute globaliza- zioak eta mundu honetako herrialdeen artean gero eta alde handiagoak izateak garapenean. Hurbilketa horren bitartez, egun immigrazioari eta etorkinei buruz nagusi diren aurreiritzi eta arrazoibideei –etnozentrikoak eta estereotipoz josiak– aurre egin nahi genien zeharka bada ere, horiek ez baitatoz bat inolaz ere immi- grazioren eta etorkinen benetako egoerarekin. Hala, Konferentzia honek mundu garatuaz haratago sortu diren nazioarteko sareak ezagutarazi nahi ditu, baita ezin- 5 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 6 Migrazioak. Mugikortasun berriak mugitzen ari den munduan bestean egin beharreko migrazioak etorkinengan duen eragina eta sortzen ari diren migrazio era berriak ere. Horrekin guztiarekin, euskal gizarteak nazioarteko migrazioari buruz dituen zenbait irudi desmitifikatuko dira. Helburu hori gogoan, Konferentzia hiru gai nagusiren inguruan antolatu zen: Nazioarteko migrazio-fluxuak eta -sareak, Bereziki ahulak diren taldeak eta Migratzeko era berriak; mugikortasun-mota berriak. Horietan, migrazioaren gaia- ren ezagutzari dagokionez ibilbide luzea eta nazioarteko esperientzia duten adi- tuak izango ditugu gure artean. Gaien garrantziak, parte-hartzaileen ospeak eta kalitateak, eta deialdiaren arrakas- tak bultzatuta erabaki genuen emandako konferentziak biltzea eta oroitzapenezko lan batean argitaratzea. Horrela, egindako lana ez da konferentzia haietan parte hartu genuenen oroimenean galduko, eta, gainera, lana interesgarritzat duen edo- noren esku jartzen dugu, fenomeno horrek garrantzi handia baitu gizartean. Beraz, horrela sortu da Migrazioak: mugikortasun berriak, mugitzen ari den mund u batean lana. Konferentzia haren egitura originalari honako hauek gehitu dizkiogu: migrazioak eta kudeatzeko ereduei eta ekimen zehatzei buruzko atal bat, eta artikulu bat, sarrera gisa. Horrela, lanak lau atal ditu. Lehenengoa Nazioarteko migrazio-fluxuak eta -sareak izenekoa da. Horretan, egungo nazioarteko migrazio-mugimenduen ezaugarriak eta horien nondik nor- akoak aztertzen dira, sortzen diren sareak, eta fluxu horien norabideak eta arra- zoiak: kultur antzekotasunak, harreman historikoak, antzinako kolonialismoak, merkataritza-sareak, lan-ibilbideak... Helburua egungo giza mugikortasuna behar bezala kokatzea da, eta, gainera, Europako testuinguruan arreta berezia jartzea; izan ere, modu horretan saihestuko ditugu iritzi etnozentrikoak, migrazioak feno- meno berria direla eta mundu garatuan bakarrik gertatzen direla diotenak. Lanaren sarrera nagusiak ere testuinguruan kokatzeko asmo horixe du. Bigarrenean, Bereziki ahulak diren taldeak atalean, ezinbestean egin beharreko migrazio horietan jarri nahi du arreta, horiek munduko milaka eta milaka pertso- nengan egoera iraingarriak, arriskutsuak eta larritzeko modukoak eragiten baitituz- te gaur egun. Globalizatzeko joerek kapitalen, merkantzien edo ideien mugimen- du handiagoa eragiten badute ere, pertsonak batetik bestera aske mugitzeko auke- ra ez da benetan gertatzen lurraldetan zatitutako gure mundu honetan. Migrazio- politiken helburua egungo unitate politiko-administratiboen mugei eustea da eta, ondorioz, zenbait migrazio-mugimendu ezkutuan egiten dira: ezkutuko migratzai- le horiek gero eta ugariagoa den gizakien trafikoan eta salerosketan erortzeko arriskua dute. Bestalde, gatazkak nonahi gertatzen dira munduan eta horiekin batera, genozidioak, jazarpen etnikoak, kulturalak edo erlijiosoak; egoera horiek 6 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 7 Aurkezpena behartuta, milioika pertsona beren etxeetatik alde egiten dute, baldintza tamalga- rrietan, gainera. Atal honetan bereziki ahulak diren 3 talde aztertzen dira: errefu- xiatuak eta erbesteratuak, klandestinoak eta salerosketan erori direnak. Hirugarren atala Migratzeko era berriak; mugikortasun mota berriak izenekoa da. Atal horretan, pertsonen mugikortasun geografikoa gertatzeko bi modu berri azter- tuko dira; eta horiek berriak dira, hain zuzen ere, arrazoi politikoak eta ekonomi- koak eragindako ohiko immigrazioaren ereduak kontuan hartzen baditugu. Etengabe mugitzen ari den munduan bizi gara, eta gero eta pertsona gehiagok aldatzen dute beren bizilekua, betirako edo aldi baterako; bizilekuz aldatzeko arra- zoiak ere askotarikoak dira, baita bizilekuz aldatzen direnak ere: hirugarren adine- koak, emakumeak, borondatezko langileak, berriz elkartutako familiak, presta- kuntza maila handiko profesionalak, etab. Bigarren saio honen helburua mugikor- tasun-mota berri horietako biren ezaugarriak azaltzea eta horien zenbaketa egitea izango da; honako bi hauek dira mota berriak: gero eta gehiago mugitzen diren emakumeak, eta prestakuntza-maila handiko langileak. Bukatzeko, laugarren atala Migrazioaren errealitatea kudeatzeko ereduak eta eki- menak izango da. Azken honetan, gaurko munduan gertatzen diren bi eredu edo ekimen zehatz azaltzen dira: kultur aniztasuna kudeatzeko britainiar eredua eta Bernako Ekimena. Egile guztien ekarpenak azken atalean datoz laburtuta: Ondorioak atalean. Horren bitartez, orain aurkezten dugun lan honen ikuspegi orokorra eman nahi dugu. Aurkezpenarekin amaitzeko, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak jaso dituen ekarpen ugariak eskertu nahi genituzke, bai Nazioarteko Konferentzia egi- teko, baita lan hau idatzi eta burutzeko ere. Hala, ez ditugu zorrak hemen zehatz-mehatz azalduko, baina eskerrak emango diz- kiegu Ikuspegi erakundeko langileak diren Agurtzane Eguiari, Isabel Berganzari eta Saioa Bilbaori, bai eta Brenda Castrillori, Iker Barberori eta Jesús Mijangosi ere; horiei guztiei eskertzen diegu jarritako gogoa, emandako logistika-laguntza eta Konferentzian zehar erakutsi duten lana ondo egiteko gaitasuna. Ana María Mendietari, hizlarien parte-hartzea kudeatzerakoan egin duen ordainezinezko lana eta izan dituen indarra eta nekaezintasuna eskertu behar dizkiogu, eta, gainera, era- kutsi duen profesionaltasuna. Joaquín Arangori, eman dizkigun aholku baliagarriak eskertzen dizkiogu, bai eta bere eskuzabaltasuna ere, gure esku jarri baitu landu beharreko gai bakoitzeko entitate eta pertsona ezagunei buruzko informazioa. Eskerrak eman behar dizkiogu baita ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, eta, batez ere, Javier Madrazo sailburuari eta Omer Oke Immigrazio Zuzendari ohiari; izan ere, horiek bultzatu zuten Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokia. Horrez gainera, gure lanerako gaitasunean eta 7 170 x 240 Libro DEFINITIVO:Maquetación 1 16/3/07 10:54 Página 8 Migrazioak. Mugikortasun berriak mugitzen ari den munduan profesionaltasunean konfiantza osoa izan dute, eta gure proiektuetan laguntza eman digute; besteak beste, Migrazioak: gaur egungo joeren behaketa eta azter- keta Nazioarteko Konferentzia antolatzeko, bai eta liburu hau argitaratzeko ere. Haiei zor diegu guztiak antolatzeko laguntza ekonomikoa. Euskal Herriko Unibertsitateari, eta bereziki Miguel Angel Gutierrez Ikerketa errek- toreordeari, konfiantza eta segurtasuna izan dutelako ezagutzaren arlo honetan aditu eta ikertzaile gisa dugun gaitasunean. Azkenik, gure eskerrak Konferentzian parte hartu zuten lagun guztiei, horrek jus- tifikatzen baitu gure lana, eta, bereziki, eskerrik asko obra hau osatzen duten hi - tzaldien eta lanen egileei. Horien guztien laguntzarik gabe, ezin izango genuke hau guztia egin. Xabier Aierdi eta Cristina Blanco Ikuspegi erakundeko zuzendariak Bilbon, 2006ko maiatzean 8

Description:
Beste ekintza-ildo batean ere egin behar da aurrera: hartzaile diren gizartetan etor- kinen integrazioa bultzatzen eta errazten. Izan ere, garrantzitsua
See more

The list of books you might like

Most books are stored in the elastic cloud where traffic is expensive. For this reason, we have a limit on daily download.