Description:ALFRED DÖBLIN berlindarra, alemaniar espresionismoaren ordezkari nagusietako bat dugu. Bere lanetan, gordin eta errukirik gabe erakusten digu zuzenean hondamenera doan zibilizazio bat, non gizakiak ezer gutxi egin dezakeen bere buruari zutik eusteko. Hainbestekoa da patuaren indarra."Bere atzean errepikatzen du danborrak. Aurrera, aurrera. Gerrara goazak, sendoak urratsak, gurekin ehun atabal zetozak, egunabarra, ilunabarra, denontzat heriotza bakarra."